XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3 / Gorputzaren superfiziea geruza espikuladun batez estalia da.

4 / Liseri-hodia artez doa gorputzean barrena; erradula dauka gehienetan.

5 / Zelomaduktu pare bat izaten da, zeinak, seguraski, bai zeregin exkretatzaile eta bai ugal funtzioak (gametoei jarein, hain zuzen ere) bait ditu.

3.1 / Sistematika.

Aplacophora klasearen baitan, orden delako kategoria taxonomikoa duten bi lerro desberdin daude, ondokoak direlarik: 1 / Neomeniomorpha ordena, luzerako ildo mediobentrala duena; ildo honek oin bestigiala du.

2 / Chaetodermomorpha ordena, ildobakoa dena, baina atze-aldean barrunbe paleala duena.

a) Neomeniomorpha ordena (= Ventroplicida = Solenogastres): Oina nahiko txikituta dago aplakoforo hauetan.

Mantuak ia osorik inguratzen du animalia, eta ahoa eta uzkia izan ezik, ez dago besterik mutur bien artean.

Oin bestigialaren alde bietatik, husgune bat dago, barrunbe palealtzat jo daitekeena, izan ere, brankiaduna izan daiteke husgune hori kasu batzutan.

Nefridio biak gorputzaren erdiko lerroan lotzen dira, uzkiaren inguruan poro bakar batetan irekitzen direlarik.

Erradula-zorroa faringe muskulutsuarekin loturik dago.

Erradularen itxura elikabidearen arauera aldatuz doa espeziez-espezie; batzutan falta egin daiteke ere.